Dibulgazio-taldeek Amazonasen arrora joateko gonbita jaso zuten, Rio Negro erreserbaren lurzoru-mailako irudiak atera zitzaten: ibaiak, basoa eta komunitateak. 2012ko martxoaren 21ean, Nazioarteko Basoen Egunean, irudi horiek ikusgai jarri genituen Google Maps-en Street View zerbitzuan.
Proiektua aurrera atera zen Amazonas Sustainable Foundation (FAS) taldearekin elkarlanean; tokiko irabazi-asmorik gabeko kontserbazio-erakunde horrek lekua ezagutzera gonbidatu gintuen. Street View trizikloa erabili genuen (txalupa batean ere jarri genuen ibaiaren ikuspegiak har zitzan) eta baita arrain-begiko objektiboa zuen kamera tripodedun bat ere (normalean, enpresen barrualdeko argazkiak egiteko erabiltzen da), natur paisaien eta tokiko komunitateen argazkiak ateratzeko.
Azkenean honako leku hauen irudiak bildu genituen: Rio Negro, Amazonia basoko bidezidor bat eta ibaialdeko bost komunitate. Irudi guztiak patxadaz araka ditzakezu beheko galerian.
Oso pozik gaude Amazonia FASen laguntzaz mundu guztiari ezagutarazi ahal izateaz (izan ikerlari eta zientzialari nahiz egongelako esploratzaile). Jendeari hobeto ulertarazi nahi diogu tokiko komunitateak nola ari diren lanean ingurumen paregabe honek etorkizuneko belaunaldientzat iraun dezan.
Amazonas Sustainable Foundation erakundearen oharra: Rio Negroko garapen iraunkorreko erreserba Amazonaseko Gobernuak 2008an sortutako kontserbazio-eremua da, ingurumena eta bertan bizi diren komunitateen bizitza babesteko helburuarekin. Erreserba kudeatzeaz Eremu Babestuetarako Zentro Estatala (CEUC) arduratzen da. Zentro hori Amazonaseko Ingurumen eta Garapen Iraunkorrerako Estatu-Idazkaritzaren (SDS / AM) menpekoa da. Amazonaseko gobernuak kontrolatzen du egoiliar ez direnak erreserban sartzea. Informazio gehiago eskuratzeko, bisitatu CEUCren webgunea.
Irakurri gehiago