ᐃᖃᓗᐃᑦ

Iqaluit, Kanada

Esploratu Kanadako Artikoa

Munduko zein partetan dago Iqaluit?

ᓱᑯᑦᑎᐊᓃᒃᑲᓗᐊᕐᖓᑦ ᐃᖃᓗᐃᑦ?

Ibili Kanadako Artikoko zidor elurtsuetatik

ᐱᓱᕝᕕᒋᓗᒋᑦ ᐊᐳᑏᑦ ᐊᖅᑯᑎᖏᑦ ᐅᑭᐅᖅᑕᖅᑐᒥ ᑲᓇᑕᒥ

 
 

Egin audio-txango gidatua

ᕿᒥᕐᕈᒍᓐᓇᖅᑕᐃᑦ ᓂᐱᓕᐅᕐᓯᒪᔪᒥᒃ ᑐᓴᕋᓐᓈᓯᓐᓈᕐᓗᑎᑦ

 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
  • Ongi etorri Iqaluit-era
  • Abentura bat txakur-leran
  • Esploratzailez betetako historia

Ezagutu Iqaluit-eko lera-txakurrak

"Iparraldean badugu esaera bat: lerako txakur nagusia izan ezean, ikuspegia bat bera da beti" —Chris Kalluk, Trekker-erabiltzaile boluntarioa

ᑕᑯᔭᕆᐅᕐᓗᒋᑦ ᕿᒧᔅᓰᑦ ᐃᖃᓗᓐᓂ

Kanadako iparraldea mapan kokatzea

ᓇᓗᓇᐃᒃᑯᓯᕐᓗᒍ ᓄᓇᙳᐊᒥ ᐅᑭᐅᖅᑕᖅᑐᖅ ᑲᓇᑕᒥ

  • Kanadako Artikoan zehar oinez

    Ezagutzen al duzu Trekker bide-zorro berriaren goialdeko kamera? Street View autoan erabiltzen dugun teknologia berbera da. Trekker-ak oinez soilik irits daitezkeen lekuen (kasurako, Iqaluit-eko errepide elurtsuak) irudiak har ditzake. Nunavut-eko bizilagun den Chris Kalluk-ek Google Maps gonbidatu zuen Kanadako Artikora, Interneteko eremuaren mapak hobe zitzan. Google Earth Outreach taldeak Chris trebatu zuen irudiak biltzeko tresneria erabiltzen; horrela, gai izango da tokiko beste komunitate batzuen irudiak biltzen jarraitzeko.

  • Komunitateek zuzendutako mapagintza

    Sarritan, mapa bat hobetzeko modurik onena bertako jendearen ezagutzez baliatzea da. Inuit land claims NGO Nunavut Tunngavik Inc. eta Iqaluiteko gobernuak MapUp komunitate bat koordinatu zuten, boluntarioek Google Map Maker erabiliz Iqaluiteko mapa egunera zezaten. Institutuko ikasleek zein adindunek errepideak, eraikinak, ibaiak eta lakuak gehitu zituzten Google Maps-en. Orain Iqaluit bisitatzen dutenek badute mapan toki aipagarrienak aurkitzeko modua, esaterako, Nunavut-eko legegintza-eraikina eta Hudson's Bay Company-ren egoitza.

  • Bilera adindunekin

    Nunavut-eko Gobernuarekin eta Iqaluit-eko udalarekin koordinatuz, mapagintza-taldeak bere lana partekatu ahal izan zuen Iqaluit-eko adindunekin. Itsas txakur, karibu eta amuarrainez apailatutako bazkari batean, taldeak mapan egin asmo zituen hobekuntzak aurkeztu zituen, eta Trekker-ari buruzko azalpen bat eman zuen. Beren aldetik, adindunek kontatu zieten inuit ehiztariak hainbat modutan orientatu ohi zirela maparik erabili gabe.

Google Maps Ibilaldiak: Iqaluit

ᒎᒍᓪ ᓄᓇᙳᐊᓕᕆᔩᑦ ᐱᓱᕋᔭᑉᐳᑦ: ᐃᖃᓗᓐᓂ