Colorado ibaia

Nabigatu Amerikako ibairik mehatxatuenean zehar

Amerikako ibairik mehatxatuena

  • Argazkiaren egilea: Paxson Woelber

    6 milioi urteko sortze-prozesua

    Colorado ibaiak 6 milioi urte baino gehiago daramatza Lurrean bere lekua egiten. 2.320 kilometro luze da, Coloradoko Mendi Harritsuetatik Mexikon dagoen Kaliforniako golkoraino. Colorado ibaia Ameriketako Estatu Batuetako mendebalde idorraren euskarri gisa erabiltzen da. 7 estatu, 2 herrialde eta 9 parke nazional zeharkatzen ditu eta, berari esker, 36 milioi pertsona eta galzorian dauden hainbat espezie elikatzen dira. Milioika pertsona ibaiaren menpe daude ureztaketa-lanak egiteko eta ur-hornidura eta energia hidroelektrikoa izateko. Hala ere, gehiegizko ur-kontsumoak eta kudeaketa-sistema zaharkituak Colorado ibaia arriskuan jarri dute.

  • Argazkiaren egilea: Peter McBride

    Ibai mehatxatua

    Colorado ibaia munduan gehien presatu, desbideratu eta zundatutako ibaietako bat da; Kaliforniako golkora, Mexikora, iristen denerako, hainbeste ur hartu zaio, ezen ibaia lehortu egiten baita. Hori guztia dela eta, American Rivers erakundeak Amerikako ibairik mehatxatuena izendatu zuen 2013an. Klima-aldaketak eta biztanleriaren hazkundeak eragina dute ibaiaren gainbeheran, baina mehatxurik handiena ura kudeatzeko sistema zaharkitua da. Ur gehiegi banatzen da. Tasa hori kontuan hartuta, ez dago ur nahikoa horren menpe dauden pertsona, animalia eta ekintza guztiei eusteko. Colorado ibaia arrisku larrian dago eta aisialdian oinarritutako ekonomia, ur-hornidura eta faunaren habitata hari batean daude. Informazio gehiago lortzeko, joan American Rivers erakundearen webgunera.

  • Lagundu ibaiari irauten

    Elkarlanean, Google Maps-ek eta American Rivers erakundeak Colorado ibaia Street View zerbitzuan jarri dute. Murgildu 360°-ko irudietan Powell lakutik Mead lakura ibaian zehar nabigatzeko eta ibaitik Arroila Handiko parke nazionalaren hedadura osoa ikusteko. Nabigatu 446 km ur hotzetan edo egin txangoa albo-arroilen horma gorri aberatsetan sortutako 5 bideetako batetik. Gure lankidetzari esker, Colorado ibaia Street View-en ikusgai egongo da, baina arriskuan dagoen ibai hau epe luzera nola babestu eta leheneratu jakin nahi izanez gero, joan American Rivers erakundearen webgunera.

Esploratu Colorado ibaia

Arakatu Colorado ibaiaren ikuspegi gehiago

Arakatu Street View erabiliz