Eiffel dorrea, Frantzia

Ezagutu munduko monumenturik bisitatuena

Eiffel dorrea gertuagotik


1889an eraiki zutenetik, 250 milioi pertsona baino gehiagok bisitatu dute Pariseko Eiffel dorre ikonikoa. Mugarri arkitektonikoa izan zen bere garaian; izan ere, 1.000 oineko garaiera sinbolikora iristeko diseinatu zuten munduko lehen monumentua dugu Eiffel dorrea. "Grande Dame de Fer" delakoak munduko monumenturik altuenaren tituluari eutsi zion 40 urtean (gaur egun, Dubaiko Burj Khalifa eraikinak du titulua). Hala ere, munduan gehien bisitatzen den monumentua da oraindik ere.

Urtero-urtero argazkiak ateratzeko dorreko pisu ugariak igotzen dituzten 7 milioi bisitarien pausoei jarraitu zien Google Maps taldeak. Monumentu eta museoetarako bereziki diseinatu den Street View orgatxoa erabilita, monumentuaren arkitekturaren 360 graduko ikuspegiak jaso dituzte, baita Parisen gainetik eskaintzen digun ikuspegi zabala ere.

Irakurri gehiago
Arakatu Street View erabiliz

Ibili Eiffel dorrean zehar Google Maps aplikazioarekin.

Arakatu Eiffel dorrearen ikuspegi gehiago

Arakatu Street View erabiliz