Galapago uharteak

Ezagutu Darwinen laborategi biziduna

Esploratu uharte bolkaniko isolatuak

Galapagoetako basabizitzaren behaketa eta bildumak osatzea oso garrantzitsua izan zen Charles Darwinentzat 1835ean hautespen naturalalen bidezko eboluzioaren teoria plazaratzeko.

Bat egin gaur egungo kartografia-espedizio batekin

Lehen aldiz, zientzialari eta ikerlariak Street View irudiak erabiltzen ari dira Galapago uharteetako lurrak, kosta eta itsasoa aztertzeko.

Ezagutu Galapagoetan baino aurkitzen ez diren animaliak

Galapagoetan munduko beste inon aurkitzen ez diren ehunka espezie basati endemiko bizi dira.

Galapagoetako itsas lehoia

Zalophus wollebaeki

Galapagoetako itsas lehoia

Zalophus wollebaeki

NKNBren Zerrenda Gorrian duen egoera: galzorian

Arriskuan dauden Espezieen NKNBren Zerrenda Gorria Lortu informazio gehiago

Euren zaunka ozenari, izaera jostariari eta uretan duten zalutasun finari esker, uharteetako "ongietorri-taldea" osatzen dute. Galapagoetako itsas lehoiak artxipelagoko uharte guztietan aurki ditzakegu.

Zanga hanka-urdina

Sula nebouxii

Zanga hanka-urdina

Sula nebouxii

NKNBren Zerrenda Gorrian duen egoera: arrisku minimoa

Arriskuan dauden Espezieen NKNBren Zerrenda Gorria Lortu informazio gehiago

Hanka urdinei esker, erraz desberdintzen dira gainerako zangengandik. Kolore urdina jakien bidez hartzen dituzten pigmentuetatik datorkie. Arrek txandaka altxatzen dituzte hankak gorteiatze-erritual ikusgarrietan.

Galapagoetako dortoka erraldoia

Chelonoidis nigra

Galapagoetako dortoka erraldoia

Chelonoidis nigra

NKNBren Zerrenda Gorrian duen egoera: ahula

Arriskuan dauden Espezieen NKNBren Zerrenda Gorria Lortu informazio gehiago

Bizirik dagoen dortoka-espezierik handiena da eta, 100 urtetik gora bizi daitezkeenez, ornodunen arteko bizi-esperantzarik luzeenetakoa dute. Galapago uharteetako zazpitan dute jatorria dortoka hauek, populaziotik populaziora oskolaren neurria eta forma aldatzen den arren.

Galapagoetako itsas iguana

Conolophus subcristatus

Galapagoetako itsas iguana

Conolophus subcristatus

NKNBren Zerrenda Gorrian duen egoera: ahula

Arriskuan dauden Espezieen NKNBren Zerrenda Gorria Lortu informazio gehiago

Galapago uharteetan baino ezin da aurkitu eta gainerako narrastien artean parekorik ez duen trebezia bat du: itsasoan bizi eta elikatzen da eta horrek itsas narrasti bihurtzen du. Iguanak 9 metrotik gorako sakoneran murgil daitezke uretan.

Fragata-txori handia

Fregata magnificens

Fragata-txori handia

Fregata magnificens

NKNBren Zerrenda Gorrian duen egoera: arrisku minimoa

Arriskuan dauden Espezieen NKNBren Zerrenda Gorria Lortu informazio gehiago

Galapago uharteetako fragata-txori handiak besteekiko desberdinak dira genetikoki nahiz morfologikoki; ehundaka milaka urtez, ez dute generik trukatu kontinenteko kideekin.

Close

Ikertu 360°-ko murgiltze-ikuspegiekin

Xehetasunez beteriko irudiek lehen eskuko ikuspegia ematen diete ikertzaile eta zaleei. Zer ikus dezakezu?

Arakatu 360°-ko irudi panoramiko gehiago Views zerbitzuan

Ezagutu Galapagoetako ibiltariak

Charles Darwin Fundazioa

Galapago uharteetarako Charles Darwin Fundazioa (CDF) irabazi-asmorik gabeko nazioarteko erakunde zientifikoa da. 1959az geroztik, xede argiarekin egin du lan CDF fundazioak Galapagoetan: ezagutza eta laguntza zientifikoak eskainita, gobernu-erakundeekin elkarlan estuan aritzea Galapagoen kontserbazioa bermatzeko.

Galapagoetako Parke Nazionalaren Zuzendaritza

Galapagoetako Parke Nazionalaren Zuzendaritzak (GPNZ) artxipelagoan babestuta dauden eremuetako uharte- nahiz itsas ekosistemen osotasun ekologikoa eta bioaniztasuna kontserbatzeko ardura du, baita ekosistemek komunitateentzat sortzen dituzten ondasunak eta zerbitzuak arduraz erabiltzeko eta erabilarazteko ardura ere.

Google Earth Solidarioa taldea

Google Earth Outreach Google-ren programa bat da, munduko irabazi-asmorik gabeko eta onura publikorako erakundeei Google Earth-en eta Google Maps-en ahalmena baliatzen laguntzeko diseinatua, hainbat arlotan, esate baterako, ingurumenean, kulturen babesean, lan humanitarioan etab. egiten duten lan garrantzitsua erakutsi eta defenda dezaten.

Catlin Seaview Survey

Underwater Earth da Catlin Seaview Survey ikerketa egin duen irabazi-asmorik gabeko erakundea. Ikerketa horren bidez egin da munduko koral-uharrien oinarrizko erregistroa sortzeko azterlan zientifikoa, bereizmen handiko 360º-ko ikuspegi panoramikoekin. Proiektuari esker, denboran zehar gertatzen diren aldaketak kontrolatu ahal izango dira, eta uharriak jasaten ari diren arazoak zeintzuk diren eta nola babes ditzakegun ulertzen lagunduko digu.