Fuji mendiak, Japoniako mendirik altuenak, mundu-mailako sona badu ez da soilik bere ikusgarritasun naturalarengatik edo duen esangura espiritualarengatik; Japoniako kulturan eragin iraunkorra izan duelako ere bada. Egun lo dagoen sumendiak makina bat haiku eta xilografia inspiratu ditu menderik mende eta mundu osoan zehar, eta Japoniako ikurrik sinbolikoenetariko bat dugu bere forma koniko perfektua.
Google Maps taldeak Fuji mendiaren tontorrerainoko 3.776 metroak (guzti-guztiak) igo zituen, Yoshida bide ezagunetik. Street View ikuspegiko irudien bidez, tontorreko krater osoan zehar ibiltzeko eta bide bizkorretik sigi-saga jaisteko aukera izango duzu. Hartutako 14.000 irudien bidez, mendizaleek oinen azpian izango duten zoruaren aurreikuspena lortzea espero dugu, bereziki, ilunpean tontorreraino igo eta bertatik egunsentiaren lehen izpiak ikusi nahi dituzten horiek. Lortu informazio gehiago