NASAren

Kennedy zentro espaziala, AEB

Jo espaziora NASArekin

NASAren Kennedy zentro espaziala gertuagotik


Berrogeita hamar urtez, teknologia eta esplorazio espazialaren belaunaldi batek abiapuntu izan du NASAren Kennedy zentro espaziala, Floridan. Hamaika zale porrokatu (ni neu barne) hazi dira espazio-anezka baten aurrean izateko irrikan, astronauten xendan nola abiatzen den ikusi nahian. Gaur egun, NASAren eta Street View-ren arteko elkarlanari esker, mundu osoko jendea kanpo-espazioaren atariraino irits daiteke, eta zentroa zer bilakatzen ari den ikusi: datozen 50 urteetako berrikuntza espazialen gertaleku izango den funtzio askotako jaurtiketagune bat. Kokapen honetan daukagu orain arte egin dugun Street View irudien bilduma berezi handiena, instalazioen 6.000 ikuspegi panoramikok osatua. Hala, aurrera goaz munduko leku harrigarrienak dokumentatzeko zereginean.

Orain, besteak beste, leku hauen irudiak araka ditzakezu klik bakar batekin: espazio-anezkaren jaurtitze-plataforma, ibilgailuen muntatze-eraikina eta 4. jaurtiketa-gela. Begiratu jaurtitze-plataforma erraldoitik behera, egin so ibilgailuen muntatze-eraikinaren itzelezko sabaiari (Askatasunaren Estatua baino altuagoa) eta igo espazio-anezkaren motor nagusietako baten parera (aski indartsua da ia 200.000 kiloko propultsioa sortzeko). Eta berriki erretiroa hartu badute ere, oraindik posiblea da hurbileko esperientzia murgilkorraz gozatzea espazio-anezken orbitatzaileetarik birekin (Atlantis eta Endeavour), Street View-ri esker. Talaia hauetatik, edonork bete dezake umetan zeukan astronauta bilakatzeko ametsa.

NASAri eskerrak eman nahi dizkiogu proiektu hau posible egiteagatik. Haiek emandako aukerari esker, ibilaldi digitalak egin ditzakegu aitzindari guztien jantzietan bageunde bezala, haiek baitira gure ametsak ahalbidetu zituzten astronautak, zientzialariak, ingeniariak eta teknikariak.

Irakurri gehiago
Arakatu Street View erabiliz

Ibili NASAren Kennedy zentro espazialean Google Maps-ekin

Arakatu NASAren Kennedy zentro espazialaren ikuspegi gehiago

Arakatu Street View erabiliz