Koral Hesi Handia, Australia

Murgildu munduko uharri handienean

Koral Hesi Handia gertuagotik


Koral Hesi Handia bilduma izan zen Google Maps-en gehitu genuen urpeko irudi panoramikoen lehen sortaren parte; urrats berri horrekin jendearen eskura jarri nahi genuen mundu-mapa xehe, zehatz eta erabilgarri bat. Argazki bizi eta zoragarri hauei esker, ez duzu zertan urpekari izan, ezta igeri egiten jakin ere, ozeanoko sei koral-uharri bizi txundigarrienak esploratu eta horiez gozatzeko. Orain, edonor izan daiteke hurrengo Jacques Cousteau birtuala eta murgilean egin itsas dortoka, arrain eta manta-arraiekin batera.

Gaurtik aurrera, Google Maps erabili ahalko duzu itsas dortoka bat arrain-sarda baten erdian igerika ikusteko, manta-arraia bati jarraitzeko eta ilunabarrean uharriaz gozatzeko. Gainera, askoz informazio gehiago lortu ahalko duzu uharriari buruz Munduko Leku Miragarrien Proiektua webgunean, non egungo eta antzinako ondaredun lekuak ikusgai dauden.

Bat egin dugu Catlin Seaview Survey proiektuarekin (munduko uharrien gaineko ikerketa zientifiko garrantzitsu bat), irudi harrigarri hauek milioika pertsonaren esku jartzeko Google Maps-en Street View zerbitzuaren bidez. Catlin Seaview Survey taldeak diseinu bereziko urpeko kamera erabili zuen, SVII izenekoa, argazkiak ateratzeko. Itsas biologo, murgilari nekagaitz nahiz lehorreko arrain izan, anima zaitez murgiltzera eta ozeanoa esploratzera Google Maps-ekin.

Irakurri gehiago
Arakatu Street View erabiliz

Bidaiatu Koral Hesi Handian Google Maps-ekin

Arakatu Koral Hesi Handiaren ikuspegi gehiago

Arakatu Street View erabiliz