Gizako piramideak

Bisitatu zutik dirauen antzinako azken miraria

Bidaiatu denboran atzera


Duela ia 5.000 urte, antzinako Menfis hiritik kanpo, egiptoarrek piramideak eraiki zituzten beren erregeentzako hilobi gisa. Monumentu horiek gaur egun zutik diraute Gizan. Handiagotu arakatzeko.

Sekulako eraikina:
Piramide Handia


URTE KOPURUA

4.500

ERABILITAKO BLOKE KOPURUA

2.300.000

ERAIKITZEKO URTE KOPURUA

20

Egin txangoa Piramide Handietan zehar


Egin txango autogidatua Gizako nekropoliko elementu erakargarrienetan zehar eta arakatu munduko gune arkeologiko ospetsuenetako bat.

Mantendu den antzinako ondarea


Gizako piramideak betirako iraun zezaten eraiki ziren. Oraingoz, lortu dute: Piramide Handia zutik dirauen antzinako azken miraria da.

Egitura horien arkitektura hain da harrigarria, ezen historialariak oraindik ez baitaude ziur garai bateko egiptoarrek nola eraiki zituzten ingeniaritza modernoaren laguntzarik gabe. 4.500 urtez elementuen eraginpean egon ondoren, oraindik ere zutik diraute piramideek, gizakiak egindako mendiak bailiran, eta eraiki zituztenen buru-azkartasuna islatzen dute. Antzinako Egiptoko ondarea monumentu hauen bidez mantentzen da.

Orain, Street View-ekin, guztiz berria den beste era batera mantentzen dira piramideak. Etxean, lanean edo eskolan egon, arrastatu hatza edo kurtsorea pantailan zehar eta, teknologia modernoarekin, 360 graduko txangoa egingo duzu antzinako teknologia ezagutzeko.

Egiptoko beste gune batzuk ere bisita ditzakezu Street View-en, besteak beste, Sakkarako nekropolia, Qaitbayko gotorlekua, Kairoko gotorlekua, Eliza Esekia eta Abu Menaren aztarnak.

Ikusi piramideen panoramikak


Ibili denboraren hareetan barrena Gizako piramideak ikusi bitartean; orain Street View-en dituzu!