Taj Mahal, India

Bisitatu Indiako altxorra

Taj Mahal gertuagotik


Taj Mahal, Indiako altxor arkitektonikoa, agintari boteretsu batek eraiki zuen duela 350 urte baino gehiago, bere emazte maitearen ohoretan. Monumentu hau mundu osoan da ezaguna, simetrikoa delako, marmol zuriz eginda dagoelako eta amodio-istorio batetik sortu zelako. Eraikinaren edertasun ezkutuak jendea maitemindu du belaunaldiz belaunaldi, eta oraindik ere hala egiten jarraitzen du. Mundu osoko milioika pertsonak Google-ra jotzen dute Taj Mahal-i buruzko informazio gehiago lortzeko, nahiz eta beharbada inoiz ez duten hara joateko aukerarik izango.

Orain, mundu osoak goza dezake Taj Mahal-ez Street View-en. Ordenagailu, tablet edo mugikorrari begira eroso jarrita, egin 360 graduko bidaia Taj Mahal-en inguruan, bertan egongo bazina bezala. Gozatu ikuspegi ezagunez edo aurkitu ohikoak ez direnak; ikusi gertutik eskuz zizelkatutako xehetasunak eta ezagutu paisaia zabalak. Taj Mahal-en bezala, Indiako beste hainbat tokitan ere bildu dira irudiak Street View Trekker-arekin. Orain, mundu osoko jendeak bidaia birtual bat egin dezake monumentu historikoak bisitatzeko, adibidez, Gotorleku Gorria edo Humayunen hilobia. Bizi mundu osoan ezagunak diren Indiako altxorren edertasuna eta miresgarritasuna, orain Google Maps-en.

Irakurri gehiago
Arakatu Google Maps-en

Arakatu Taj Mahal Google Maps-ekin

Arakatu Taj Mahal-en ikuspegi gehiago

Arakatu Street View erabiliz