Everesteko kanpamentu nagusia (Nepal)

Igo Everesteko kanpamentu nagusira

Everesteko kanpamentu nagusia gertuagotik


Mendizaletasunak bultzaturik, 2011n lau Google kidek erabaki zuten Everesteko kanpamentu nagusira bidaiatzea. Abiatu aurretik, jakinarazi zieten bidaiaren irudiak atera ahalko zituztela tripodea eta kamera baliaturik, eta guztientzat ikusgai ipini Google Maps-en. Beraz, bizkar-zorroak leporaino bete kamera, tripode, angelu zabaleko objektibo, eguzki-kargagailu, bateria eta ordenagailu eramangarriz, eta Nepalerako hegazkinean sartu ziren.

Everesteko kanpamentu nagusira iristeko, 12 eguneko ibilaldia egin behar izan zuten mendietan barrena. Helmuga jo eta irudi hauek lortu baino lehen, gorabehera asko jasan zituzten: mendiko gaitza, lurrikara bat, lokatz-jausiak, elur-ekaitzak, ur-goraldiak... Normalean Enpresa-argazkien programan erabiltzen den ekipamenduaz baliaturik, argazki panoramikoak atera zituzten bideko kanpamentu garrantzitsu eta leku interesgarrietan, esate baterako, monasterio budista batean.

Talde izukaitz hau 110 kilometro pasaz ibili zen (50 bat ordutan), eta 5.544 metroko garaiera erdietsi zuen (AEB kontinentaletako inon baino altuagoa). Haien ahaleginaren ondorioz, eta Adventure Treks Nepal enpresako Bhuwan Karki bide-erakusleari esker, irudi zirraragarri hauek ikusgai daude orain Street View-n.

Irakurri gehiago
Arakatu Street View erabiliz

Arakatu Everesteko kanpamentu nagusiaren ikuspegi gehiago

Arakatu Street View erabiliz