Veneziak ez du guztiz erreala ematen, baizik eta film bateko dekoratu bizia, ur gainean zintzilikatua.
Egin bidaia bat
Ongi etorri Veneziara (Italia), ur gainean eraikitako hirira. Bidaiatu ubideetan barrena, ibili kaleetan, nabigatu ontzietan, zeharkatu zubiak eta antolatu zeure abentura munduko hiri berezienetako batean.
Egin denboran atzera
Veneziako historiaren une nagusietatik paseatzen zarelarik, ikusiko duzu nola aldatu den hiria mendeetan zehar.
Ikusi orain duen itxura hemen:Google Maps
Palazzo Ducale, 1340
Veneziako "dux"-aren egoitza historikoa 1340an hasi zen eraikitzen. 1424ean handitu zuten, San Marko plazako Piazzeta-ren ikuspegia izateko. Jauregian, besteak beste, bizilekuak, negozioetarako gelak eta kartzela zaharra daude. Jatorrizko kartzela jauregitik kanpora mugitu zuten, baina bi eraikinak oraindik lotzen ditu Hasperenen Zubiak.
Teatro La Fenice, 1792
Antzoki hau 1792an burutu bazuten ere, hainbestetan goitik behera erre eta berriz eraikia izan denez, "Fenixa Antzokia" izena bereganatu du bere errautsetatik birsortzeko duen ahalmenagatik. Opera aipagarri askok bertan izan zuten mundu-mailako estreinaldia (esaterako, La traviata eta La bohème).
Rialto Zubia, 1591
Rialto Zubia da Veneziako zubirik zaharrena eta Ubide Handiaren bi aldeak lotu zituen lehen eraikina. Egungo harrizko zubia 1591ean burutu bazuten ere, kokapen honetan egon zen lehen zubia 1181ekoa da.
Frari eliza, 1396
Santa Maria Gloriosa dei Frari basilika, bere adreiluzko aurrealde gogoangarriarekin eta kanpandorre altuarekin, ezaguna da Errenazimenduko maisulanen egonleku izateagatik. Gainera, hemen ehortzita dago Tiziano, XVI. mendeko pintore veneziar ospetsua.
Veneziako armategia, 1104
Ontziola eta armategien konplexu hau Veneziako Errepublikaren garaikoa da, eta zeregin handia eman zuen denbora hartan. Hemen eraikitako gerra- eta merkataritza-ontziek mendetan ekarri zizkioten Veneziari aberastasuna eta boterea.
San Marko plaza, IX. mendea
Esan daiteke San Marco Piazza dela Veneziako tokirik ospetsuena, eta denbora askoan hiriko erdigune soziala izan da. Jendea hemen elkartu izan da IX. mendea ezkero, lehen eliza gune honetan eraiki zenetik, eta bertakoak zein kanpotarrak oraindik gerturatzen dira plaza honetara kafe bat hartzera eta San Marko basilikaren, Campanile-aren eta Palazzo Ducale-aren ikuspegiaz gozatzera.
Hasperenen Zubia, 1602
Kareharri zurizko zubi hesitu hau 1602an eraiki zuten. Presoak Palazzo Ducale-ko galdeketa-geletatik beren ziegetara eramateko erabiltzen zen. Presoek, zubiko leihoetatik Venezia azken aldiz ikustean, hasperen egiten omen zuten; hortik datorkio zubiari bere izen malenkoniatsua.
San Giorgio Maggiore eliza
San Giorgio Maggiore uhartean dagoen eliza ospetsu honek San Marko plazatik hasita ubidea zeharkatzen du. Leku hau Erromatarrek okupatu zuten; gero, X. mendeko monasterio beneditar bat egon zen bertan, egungo eliza barrokoa eraiki zuten arte.
Ibili hara-hona hirian
Nola mugitzen zara hiri batean autorik gabe? Ikusi Veneziako uhartediko garraio-aukerak.
Egin txangoa
Ikusi Venezia artisten begietatik eta arakatu hainbat artelan ospetsu inspiratu zituzten kokapenak, Google Cultural Institute-ren eskutik.
Venezia, Palazzo Ducale
Venezia, Palazzo Ducale
Egilea: Edward Lear (Datarik gabea)
Hemen ikusgai: Yale-ko Arte Britainiarreko Zentroa
Lortu informazio gehiago hemen: Google Cultural Institute
Ikusi hemen: Street View
Ikusi hemen: Street View
Ubide Handiaren eta Dogana-ren ikuspegia
Ubide Handiaren eta Dogana-ren ikuspegia
Egilea: Bernardo Bellotto (1743 inguruan)
Hemen ikusgai: J. Paul Getty museoa
Lortu informazio gehiago hemen: Google Cultural Institute
Ikusi hemen: Street View
Ikusi hemen: Street View
Venezia: Ubide Handia arratsaldean
Venezia: Ubide Handia arratsaldean
Egilea: Edward Darley Boit (1911)
Hemen ikusgai: Arte Ederren Museoa, Boston
Lortu informazio gehiago hemen: Google Cultural Institute
Ikusi hemen: Street View
Ikusi hemen: Street View
Processione in piazza S. Marco
Processione in piazza S. Marco
Egilea: Cesare Vecellio (1586-1601)
Hemen ikusgai: Correr museoa
Lortu informazio gehiago hemen: Google Cultural Institute
Ikusi hemen: Street View
Ikusi hemen: Street View
Riva degli Schiavoni, Venezia
Riva degli Schiavoni, Venezia
Egilea: James Craig Annan (1904ko urria)
Hemen ikusgai: J. Paul Getty museoa
Lortu informazio gehiago hemen: Google Cultural Institute
Ikusi hemen: Street View
Ikusi hemen: Street View
San Marko-ko arroa, Venezia
San Marko-ko arroa, Venezia
Egilea: James Holland (1860 inguruan)
Hemen ikusgai: J. Paul Getty museoa
Lortu informazio gehiago hemen: Google Cultural Institute
Ikusi hemen: Street View
Ikusi hemen: Street View
Gustatzen zait
Abentura
Veneziako armategia
Historia militarraren zale porrokatua? Ezagutu Veneziako Ontziola (Arsenale di Venezia), mendeetan zehar Italiak izan zuen itsas potentziaren gunea zen ontziola eta armategi sorta.
Taverna Del Campiello Remer
Bidetik urrunduta, Taverna Del Campiello Remer Kanal Handiaren ertzean dago kokatuta. Bertan, zuzeneko musikaren doinuan abestu, eta urdaiazpiko eta meloi gozoez gozatu ahal izango duzu.
Peggy Guggenheim-en bilduma
Ukitu garaikidearen bila al zabiltza? Ezagutu Italiako futuristak eta Amerikako modernistak Peggy Guggenheim bilduman murgilduta.
Gustatzen zait
Historia
Caffè Florian
Eseri Caffé Florian kafetegiaren, hots, Europako kafetegi zaharrenetariko baten gela apainduetan, edo dastatu kaputxino bat kanpoan, San Marko Plaza miresteko.
Gallerie dell’Accademia
Bisitatu Gallerie dell'Accademia, Veneziako "scuole grande" zaharrenetariko baten egoitza, non hainbat garaitako arte veneziarraren bilduma bat gordetzen den gaur egun.
Rialto Zubia
Ibili Rialto Zubian zehar, Kanal Handiko zubirik zaharrena (baliteke aipagarriena ere izatea).
Gustatzen zait
Maitasuna
Ponte dei Sospiri(Hasperenen Zubia)
Bisitatu Hasperenen Zubia, Veneziako lekurik erromantikoenetako bat. Kondairak dioenez, gondola batean zubi azpian musukatzeak betiko maitasuna ekartzen du.
La Boutique del Gelato
La Boutique del Gelato izozki-dendako izozkiak Europako onenen artean omen daude. Eskatu kukurutxo bat zure maitearekin partekatzeko.
Teatro La Fenice
Maitemindu Teatro La Fenice antzokian, Europako antzokirik ezagun eta dotoreenetako bat.